domingo, 25 de marzo de 2012

APIRILAK 1 MENDI IRTEERA

KANBORA

Deba eta Kanboren arteko anaiertakoa















INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak: Azoka dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu, epea Martxoak 29
Bazkideak: 10 €
Besteak: 12 €
Irteera: Estalitako pasealekuan 08:00 etan (Ikasleekin)
Oharra: Plaza Mugatuak

ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!!!

lunes, 5 de marzo de 2012

MARTXOAK 11 MENDI IRTEERA

DEBA - ARBIL (434 m) - DEBA

Urtero ospatzen den bailarako eskolarteko ibilaldi neurtua  gure herrian ospatuko da,. bertan Debagoiena eta Debabarrenako ikasleak izango dira protagonista.


Ibilaldia Debako Foruen Plazan hasiko da, plazatik abiatu eta kale nagusia zeharkatu eta gero,  Osio kalera iritsi baino lehenago eskailera batzuetatik errepide nagusi aldera jaitsiko gara. KONTUZ ERREPIDEA: N-634 errepidearen  eta Gaztetxearen ertzetik igaro ondoren, ( 200 metro gutxigorabehera),PR-GI 45 ibilbidearen panelarekin topo egingo dugu. Espaloitik metro batzuk egin ondoren, berriro errepidera irtengo gara KONTUZ ERREPIDEA ( 600 metro gutxigorabehera) Artzabal auzoraino


Foruen Plaza, Irteera Puntua


Bertan ateratzen den hormigoizko bidea hartu, uneoro PR-GI 45 bidea jarraituko dugu.Hasierako malda igo ondoren , lepo bateraino iritsiko gara, gure eskubian Iztina baserria ikusiko dugu baina guk ezkerretik doan bidea jarraituko dugu. Bideak, A8 autopista azpitik gurutzatzen du eta berehala Goikoetxe baserrira eramango gaitu.Berriro zementuzko bide bat azalduko zaigu,hau hartu eta berehala eskubitara egin, hasieran belarrezko bide zabal batek, Lasturko kanalera eramango gaitu non garai batean Debara urak garraiatzen baitziren. Hemen KONTUZ izan ere ZULOAK ugariak dira. Kanalaren zehar Kortaberri baserri parera iritsi  eta bidean Arbil adierazten duen poste indikadorearen norbidea hartuko dugu.Bideak goruntz eta zuzen jarraitzen du, Arbilgo tontorreraino (434 m).


Arbil (434 m)
Hemendik eta belardi zabal batetik berehala Pagatzako txabola iksusiko dugu. Hau pasa eta gure eskubian dagoen zelaia zeharkatuko dugu, bertan dagoen langa gurutzatu eta bideak pinadi bat gurutzatzen du. Pinadia pasa ondoren argiune batera aterako gera bide zabala jarraitu eta Lizarreta adierazten duen beste poste indikadorea ikusiko dugu. Hau utzi, eta gure pausuak Itziarko herrira eramango gaituzte, lehenengo bere industri poligonotik eta ondoren herriko plazara, hemen merezitako hamaiketakoa egingo dugu. 

Itziarko Plaza


Plazatik irten eta arkupe bat igaro eta gero , gure eskubitara ateratzen diren eskailerak hartu.Hauek jaitsi eta gero, ezkerretara hartu eta metro batzuk egin eta gero, eskubian ateratzen den aldaptxoa igo, berehala arteak eta belardiak izango ditugu bidaide. Gure eskubian  Olabe baserria geldituko da,  uneoro marka zuri horiak jarraitu eta berehala lurrezko pista batera aterako gara,hemen ezkerretara hartu eta berehala  zementuzko pista batetara aterako gara. Etorri garen norabidea  jarraitu eta beti zuzen Donibane baserrian dagoden bidegurutzea alde batera utziz San Roke eta Santa Katalina poste indikadorera iritsiko gara. Guk eskuinera egingo dugu Santa Katalina adierazten duen norabidean, Santa Katalinara iritsi eta berriro atzeruntz egin beharko dugu   Iparragirre baserritik ateratzen den bidera.



Santa Katalina Ermita
Santa Katalinatik Ikuspegia












Bide honek San Roke ermitara eramango gaitu, berriro atzean utzi dugun zementuzko pistakin bat egin dezagun, hau jarraitu eta metro batzuk egin ondoren gure eskubitara ageria den galtzada hartuko dugu. Bidea eskola eta polikoroldegiaren artean dioa, berehala Debako Foruen Plaza begibistan daukagu, gure gaurko ibilbidearen amaiera puntua.

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak Azoka Dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu, epea Martxoak 8
Irteera ordua: 08:30 etan Foruen Plazan Deban
Ibilbideraen iraupena: 3-4 ordu


ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!!!!