jueves, 30 de agosto de 2012

IRAILAK 9 MENDI IRTEERA


BAIGORRI- MUNHOA (1021 m)-DONIBANE GARAZI






Gaurko gure ibilaldia behenafarroko lurraldean hasiera emango diogu, Baigorriko herrian hain zuzen ere. Baigorriko plaza nagusia iritsi eta errepidez metro batzuk egin ondoren erreka gurutzatzen duen zubia pasa eta bertan Donibane Garazi adierazten duen kartela ikusiko dugu.  GR10 ibilbidearen marka txuri gorriak jarraitu besterik egin behar dira.

Ibilbideran Iraupena: 5 ordu
Zailtasuna: Ibilbideak ez du zailtasun teknikorik, denbora guztian GR10 ibilbideran markak jarraituko ditugu

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak: Azoka dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu, epea Irailak 6
Bazkideak: 10 €
Besteak: 12€
Irteera: Arena Tabernan 07:30 etan

ANIMATU PARTE HARTZEN!!!!!


miércoles, 30 de mayo de 2012

EKAINAK 9,10 ANDUTZ EGUNA





Ekainak 9: "VIVAC" Andutzen

Oharra: Bakoitzak bere denda, janaria eta lo sakua eraman beharko du. Hitzordua arratsaldeko 7 etan Murgizar baserrian.

Ekainak 10: Andutz Eguna

Goizeko 11 etan Urritzuko Txabolan: Ikasleei opari banaketa , ondoren salda eta txorizoa  banatuko da eta bukatzeko bazkaria Itxasbegira elkartean.

Oharra: Bazkarirako  izenak aldez aurretik  Azoka dendan eman beharko dira.

ANIMATU PARTE HARTZEN!!!!!!

domingo, 25 de marzo de 2012

APIRILAK 1 MENDI IRTEERA

KANBORA

Deba eta Kanboren arteko anaiertakoa















INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak: Azoka dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu, epea Martxoak 29
Bazkideak: 10 €
Besteak: 12 €
Irteera: Estalitako pasealekuan 08:00 etan (Ikasleekin)
Oharra: Plaza Mugatuak

ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!!!

lunes, 5 de marzo de 2012

MARTXOAK 11 MENDI IRTEERA

DEBA - ARBIL (434 m) - DEBA

Urtero ospatzen den bailarako eskolarteko ibilaldi neurtua  gure herrian ospatuko da,. bertan Debagoiena eta Debabarrenako ikasleak izango dira protagonista.


Ibilaldia Debako Foruen Plazan hasiko da, plazatik abiatu eta kale nagusia zeharkatu eta gero,  Osio kalera iritsi baino lehenago eskailera batzuetatik errepide nagusi aldera jaitsiko gara. KONTUZ ERREPIDEA: N-634 errepidearen  eta Gaztetxearen ertzetik igaro ondoren, ( 200 metro gutxigorabehera),PR-GI 45 ibilbidearen panelarekin topo egingo dugu. Espaloitik metro batzuk egin ondoren, berriro errepidera irtengo gara KONTUZ ERREPIDEA ( 600 metro gutxigorabehera) Artzabal auzoraino


Foruen Plaza, Irteera Puntua


Bertan ateratzen den hormigoizko bidea hartu, uneoro PR-GI 45 bidea jarraituko dugu.Hasierako malda igo ondoren , lepo bateraino iritsiko gara, gure eskubian Iztina baserria ikusiko dugu baina guk ezkerretik doan bidea jarraituko dugu. Bideak, A8 autopista azpitik gurutzatzen du eta berehala Goikoetxe baserrira eramango gaitu.Berriro zementuzko bide bat azalduko zaigu,hau hartu eta berehala eskubitara egin, hasieran belarrezko bide zabal batek, Lasturko kanalera eramango gaitu non garai batean Debara urak garraiatzen baitziren. Hemen KONTUZ izan ere ZULOAK ugariak dira. Kanalaren zehar Kortaberri baserri parera iritsi  eta bidean Arbil adierazten duen poste indikadorearen norbidea hartuko dugu.Bideak goruntz eta zuzen jarraitzen du, Arbilgo tontorreraino (434 m).


Arbil (434 m)
Hemendik eta belardi zabal batetik berehala Pagatzako txabola iksusiko dugu. Hau pasa eta gure eskubian dagoen zelaia zeharkatuko dugu, bertan dagoen langa gurutzatu eta bideak pinadi bat gurutzatzen du. Pinadia pasa ondoren argiune batera aterako gera bide zabala jarraitu eta Lizarreta adierazten duen beste poste indikadorea ikusiko dugu. Hau utzi, eta gure pausuak Itziarko herrira eramango gaituzte, lehenengo bere industri poligonotik eta ondoren herriko plazara, hemen merezitako hamaiketakoa egingo dugu. 

Itziarko Plaza


Plazatik irten eta arkupe bat igaro eta gero , gure eskubitara ateratzen diren eskailerak hartu.Hauek jaitsi eta gero, ezkerretara hartu eta metro batzuk egin eta gero, eskubian ateratzen den aldaptxoa igo, berehala arteak eta belardiak izango ditugu bidaide. Gure eskubian  Olabe baserria geldituko da,  uneoro marka zuri horiak jarraitu eta berehala lurrezko pista batera aterako gara,hemen ezkerretara hartu eta berehala  zementuzko pista batetara aterako gara. Etorri garen norabidea  jarraitu eta beti zuzen Donibane baserrian dagoden bidegurutzea alde batera utziz San Roke eta Santa Katalina poste indikadorera iritsiko gara. Guk eskuinera egingo dugu Santa Katalina adierazten duen norabidean, Santa Katalinara iritsi eta berriro atzeruntz egin beharko dugu   Iparragirre baserritik ateratzen den bidera.



Santa Katalina Ermita
Santa Katalinatik Ikuspegia












Bide honek San Roke ermitara eramango gaitu, berriro atzean utzi dugun zementuzko pistakin bat egin dezagun, hau jarraitu eta metro batzuk egin ondoren gure eskubitara ageria den galtzada hartuko dugu. Bidea eskola eta polikoroldegiaren artean dioa, berehala Debako Foruen Plaza begibistan daukagu, gure gaurko ibilbidearen amaiera puntua.

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak Azoka Dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu, epea Martxoak 8
Irteera ordua: 08:30 etan Foruen Plazan Deban
Ibilbideraen iraupena: 3-4 ordu


ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!!!!












domingo, 26 de febrero de 2012

MARTXOAK 4 MENDI IRTEERA

LARRAITZ - ZALDIBIA - ATAUN
ONDOREN SAGARDOTEGIA (TXOOOTX !!!)






INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak : Azoka dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu, izenak emateko epea Otsailak 28
URBITARTE SAGARDOTEGIAN bazkaria
Prezioa 45 € (Irteera eta bazkaria) 10 € (Irteera bakarrik)
Irteera ordua: 8:00etan Arena tabernan
Ibilbidearen iraupena : 4-5 ordu


ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!

jueves, 16 de febrero de 2012

OTSAILAK 26 MENDI IRTEERA

                               URKIOLA - URKIOLAMENDI (1001 m) -UDALA


Gaurko gure ibilbidea Urkiolako Santutegian hasiera emango diogu. Errepidea bukatzen den tokian, Asuntza Polpol adierazten duen postearen norabidea jarraituko dugu.





Langa zeharkatu eta jarraian bideak belardi zabal bat jarraitzen du non  bertako ikuspegia zabala baita (Aluitz, Aitz txiki, Untzilaitz).Siga saga belardian gora berehala Urkiolamendiko tontorrera helduko  gara. Aurretik aipatu ditugun tontorrez gain ,Anbotoko ikuspegi zabala izango dugu ikusgai.


Aluitz, Aitz txiki eta Untzilaitzen Ikuspegia

Urkiolamendi (1001 m)


Urkiolamendiko gailurretik, Asuntzako lepora jeitsiko gara, lepo honetan Urkiolatik datorren pistarekin bat egingo dugu. Hemendik aurrera pista zabala jarraitu eta Zabalandi lepora iritsiko gara,  Anbotoko   ekialdeko hormatzarra izango dugu parez pare, hau Mariren gotorleku alde batetik eta  Izpizteko gailurra bestetik.

Zabalandi lepoa, Anbotoko ekialdeko horma


Zabalanditik , zuzen ateratzen den bide zabala hartuko dugu, Besaide adierazten duen indikazioa jarraituta (GR123). Aurretik Tellamendi edo Belamendi gailurrera igoko gara.

Tellamendi (835 m)

Hemendik,  basoan zehar eta tarteka bidez kanpo , aurretik generaman bidera itzuliko gara . Gure hurrengo geldiunea Besaideko tontorra (564 m) izango da,  hemen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugak elkartzen diren tokia  eta mendian hildako mendizaleen oroimenezko eskultura aurkitzen da. 

Mendian hildako mendizaleen oroitarria

Besaidetik, markatutako bidetik, marka txuria eta horiak PRGI96, Udalaitz mendiaren magala zeharkatzen duen bidea jarraituta, gure gaurko ibilbidearen helmugara iritsiko gara, Udala auzora hain zuzen.

Udala Auzoa
INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak Azoka denadan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu
Bazkideak: 10 € Besteak : 12€
Irteera ordua: 8:30 etan Estalitako Pasealekuan
Ibilbidearen iraupena: 4-5 ordu
Zailtasuna: Erraza

ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!

jueves, 2 de febrero de 2012

OTSAILAK 12 .MENDI IRTEERA



         GR38: ARRAIN ETA ARDOAREN IBILBIDEA
                               ONDARROA-OION















2 .ETAPA:BOLIBAR -GARAI
(San Juan de Mamoitiotik eta Garaitik gertu)


  • Bolibar
  • Ziortzako Kolegiata
  • Kortaguren baserria
  • San Kristobal ermita
  • Maume auzoa
  • Maumebei baserria
  • Maumeko ataria (Portal de Maguna)
  • Amatzorbe iturria
  • Lasiar atsedenlekua
  • Santa Kataliñe baserria
  • Garai

LUZERA: 19,5 Km
DESNIBELA: +870 m, -720 m
IRAUPENA: 4-5 ordu

IZENAK: Azoka Dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu.Izenak emateko epea otsailak 9 osteguna
BAZKIDEAK: 10€
BESTEAK: 12 €IRTEERA: Estalitako Pasealekuan 7:15

ANIMATU PARTE HARTZEN !!!