domingo, 26 de febrero de 2012

MARTXOAK 4 MENDI IRTEERA

LARRAITZ - ZALDIBIA - ATAUN
ONDOREN SAGARDOTEGIA (TXOOOTX !!!)






INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak : Azoka dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu, izenak emateko epea Otsailak 28
URBITARTE SAGARDOTEGIAN bazkaria
Prezioa 45 € (Irteera eta bazkaria) 10 € (Irteera bakarrik)
Irteera ordua: 8:00etan Arena tabernan
Ibilbidearen iraupena : 4-5 ordu


ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!

jueves, 16 de febrero de 2012

OTSAILAK 26 MENDI IRTEERA

                               URKIOLA - URKIOLAMENDI (1001 m) -UDALA


Gaurko gure ibilbidea Urkiolako Santutegian hasiera emango diogu. Errepidea bukatzen den tokian, Asuntza Polpol adierazten duen postearen norabidea jarraituko dugu.





Langa zeharkatu eta jarraian bideak belardi zabal bat jarraitzen du non  bertako ikuspegia zabala baita (Aluitz, Aitz txiki, Untzilaitz).Siga saga belardian gora berehala Urkiolamendiko tontorrera helduko  gara. Aurretik aipatu ditugun tontorrez gain ,Anbotoko ikuspegi zabala izango dugu ikusgai.


Aluitz, Aitz txiki eta Untzilaitzen Ikuspegia

Urkiolamendi (1001 m)


Urkiolamendiko gailurretik, Asuntzako lepora jeitsiko gara, lepo honetan Urkiolatik datorren pistarekin bat egingo dugu. Hemendik aurrera pista zabala jarraitu eta Zabalandi lepora iritsiko gara,  Anbotoko   ekialdeko hormatzarra izango dugu parez pare, hau Mariren gotorleku alde batetik eta  Izpizteko gailurra bestetik.

Zabalandi lepoa, Anbotoko ekialdeko horma


Zabalanditik , zuzen ateratzen den bide zabala hartuko dugu, Besaide adierazten duen indikazioa jarraituta (GR123). Aurretik Tellamendi edo Belamendi gailurrera igoko gara.

Tellamendi (835 m)

Hemendik,  basoan zehar eta tarteka bidez kanpo , aurretik generaman bidera itzuliko gara . Gure hurrengo geldiunea Besaideko tontorra (564 m) izango da,  hemen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugak elkartzen diren tokia  eta mendian hildako mendizaleen oroimenezko eskultura aurkitzen da. 

Mendian hildako mendizaleen oroitarria

Besaidetik, markatutako bidetik, marka txuria eta horiak PRGI96, Udalaitz mendiaren magala zeharkatzen duen bidea jarraituta, gure gaurko ibilbidearen helmugara iritsiko gara, Udala auzora hain zuzen.

Udala Auzoa
INFORMAZIO GEHIGARRIA:

Izenak Azoka denadan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu
Bazkideak: 10 € Besteak : 12€
Irteera ordua: 8:30 etan Estalitako Pasealekuan
Ibilbidearen iraupena: 4-5 ordu
Zailtasuna: Erraza

ANIMATU PARTE HARTZEN !!!!!!

jueves, 2 de febrero de 2012

OTSAILAK 12 .MENDI IRTEERA



         GR38: ARRAIN ETA ARDOAREN IBILBIDEA
                               ONDARROA-OION















2 .ETAPA:BOLIBAR -GARAI
(San Juan de Mamoitiotik eta Garaitik gertu)


  • Bolibar
  • Ziortzako Kolegiata
  • Kortaguren baserria
  • San Kristobal ermita
  • Maume auzoa
  • Maumebei baserria
  • Maumeko ataria (Portal de Maguna)
  • Amatzorbe iturria
  • Lasiar atsedenlekua
  • Santa Kataliñe baserria
  • Garai

LUZERA: 19,5 Km
DESNIBELA: +870 m, -720 m
IRAUPENA: 4-5 ordu

IZENAK: Azoka Dendan edo burdinkurutz@gmail.com helbidera zuzendu.Izenak emateko epea otsailak 9 osteguna
BAZKIDEAK: 10€
BESTEAK: 12 €IRTEERA: Estalitako Pasealekuan 7:15

ANIMATU PARTE HARTZEN !!!